Ongi etorri ‘Seguros DosPunto Cero’ gunera. ‘2.0’ abizena bere helburuetako bat aseguruaren munduari buruzko informazioa, esperientziak, iritziak, ebazpenak, estekak… partekatzea delako dator. Eta informazio hori zurekin partekatu nahi dugu. Eta berdin zaigu honetaz asko dakizun, edo gutxi; sektoreko profesionala zaren, edo bezero sufritua; bizitzan poliza asko egin dituzun, edo inoiz ez duzun bat irakurri; alde zauden, edo kontra zauden…
Proiektu honek denbora zeraman gure buruetan. Aseguruek nola funtzionatzen duten jakiteko nolabaiteko interesa duten pertsonekin edo beren esperientziak (positiboak eta negatiboak, mundu honetan denetarik dagoela…) besteekin partekatu nahi dituztenekin komunikatu nahi genuen. Eta hori hizkera teknikoegiak erabili gabe, eta ezeren katedra ezartzen saiatu gabe (ikasi egin nahi baitugu, hain zuzen ere).
Horregatik, nahi baduzu, hainbat modutan parte har dezakezu:
- Argitaratzen diren postak komentatuz (beti errespetuzkoak izanik, mesedez)
- Bereziki interesatzen zaizkizun gaiei buruzko edukiak argitaratzeko eskatuz (aseguru-sektorearen barruan, noski)
- Mundu honi buruzko artikuluak argitaratzen (ez saiatu ezer saltzen, mesedez: gure orria da eta, zerbait saldu behar bada, guk salduko dugu…)
- Era guztietako dokumentazioa bidaliz (Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenak, epaiak, iritzi-artikuluak, prentsa, …)
- Bururatzen zaizun eta aseguruaren mundua hobeto ulertzen lagun dezakeen beste edozer
Eta nola har dezakezu parte? Bada, e-mail bidez idatziz (asesoresbas@gmail.com), post honi (edo argitaratzen doazen beste batzuei) iruzkin bat idatziz, gure twitter kontuaren bidez (@asesesbas), facebooken orrialde berezi bat sortzeko asmoa ere badugu. Baina, batez ere, tumblr-en dugun espazioa birprogramatu dugu, guztion artean partekatuko dugun informazioari lekua egiteko. Bide batez, gaudenez: beste plataforma mota batzuei buruzko iradokizunak onartzen dira.
http://twitter.com/asesoresbas
http://asesoresbas.tumblr.com/
Informazioa bidaltzea interesatzen zaigu, bai, baina baita galderak egitea ere, zein gai interesatzen zaizkizun esatea… Horrek guztiak lagunduko du espazio hau benetan 2.0 izan dadin.
Gure aldetik, zure interesekoak izan daitezkeela uste dugun edukiak pixkanaka argitaratzeko konpromisoa hartzen dugu. Eta, egunen batean, ondo legoke elkar ezagutzea.
Gune honen bigarren helburua: on-line erreklamazio-zerbitzua eskaintzea. Aseguru-etxe batekin gatazka baduzu, eta konpontzen laguntzea nahi baduzu, konta iezaguzu zure kasua. Zurekin harremanetan jartzeko konpromisoa hartzen dugu, eta, aldez aurretik inolako konpromisorik hartu gabe, proposatzen dizugun zerbitzuaren aurrekontua bidaliko dizugu. Zure erreklamazioari bideragarritasunik ikusten ez badiogu, hala jakinaraziko dizugu, inolako kosturik gabe.
Zerbitzu hau erabiltzeko, jarri gurekin harremanetan hemen klik eginez. Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.
Eskerrik asko aldez aurretik.
